XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Escribe Basarri

DANETIK ZERBAIT

Gaur, ostirala, illunabarreko zortzitan, Andoain'go Iparagirre Antzokian, euskal antzerkia. Getari'ko Gure Txeru antzez-taldea da an azaltzekoa.

Zer lan agertuko dun andoaindarren aurrean? Enrique Jardiel Poncela'k moldatutako Una noche de primavera sin sueño, Dorronsoro apaizak euskerara aldaturik. Izenburua: Udaberriko gau artan lorik ez. Iru ekiñaldiko irri-antzerki edo komedia da.

Txolarte goxo bat igaro nai dunak ba-daki nora jo.

Arantzazu'ko praille-gaiak ateratzen duten irakurgaia da Jakin.

Azken lumeroan ikusten degunez, urtean bost aldiz argitaratzeko asmotan dira. Garbi agertzen dute beren elburua zer dan eta zertara iritxi nai luteken. Ezin uka asmo txalogarriak dituztela. Entzun ditzagun beren agoz: Jakin'en xede nagusia euskerari ta Euskal Erriari laguntzea da, euskerazko kultura gorpuzten (ezpaita erririk izkuntzarik gabe ).

Bidezko da Euskal Errian edozein kultura gal euskeraz ematea beste Europa'ko eta munduko edozein erresumetan bezela. Bai, egiazki. Bidezko ta bear bearrezko, esango nuke nik.

Ortarako gai diranak saiatu bear ortan. Betozkigu ordu onean bide-urratzaile Arantzazu'ko gazte argi ta ikasiak.

Utzi dezaiegun izketan. Ola jarraitzen dute: Euskera giartsua nai degu, baña euskera xede egin gabe ta bai euskal kultura. Euskal kultura arkitzen dan egoeran gure setari milla aldiz bidezkoago derizkiogu. Euskal ikasleok unibersitario, militante, apaizgai, praillegai ta abar gartsuki erantzun bear diogu gaurkoz Jakin'ek, ez bestek, egiten duan euskal kultura intelektuala urratze lanbide oni.

Komeni da ta saiatuko gera, al dan neurrian noski, azterketak egiten: batez ere soziolojiazkoak, literatura, erlijioa, ekonomia, politika. Erriaren egoera ta abar, beti alderdikerietaz kanpo, gizona osotasunari begiratzen diogula. Ontatik atera kontu irakurle Arantzazu'ko gazteak zer lan artu nai dituzten bizkar gañean.

Jakin irakurgaia ezta edozeiñentzat egiña. Erri xearentzat lan astun eta neketsuegiak. Zerbait ikasia ta preparatua izan bear du Jakin'eri kutsua ateratzeko. Ikasiak eta landuak bear ditu euskerak bide berriak urratuko badira.

Beste izkuntzetan ere, goian aitatu ditudan gai oietan sakontzen diran idazleak erria baño ondotxoz altuago ibiltzen diranak dira. Ta, altutik dabiltzan idazleak, altutik dabiltzan irakurleak eskatzen dituzte.

Jakin'ek argatik egiten die dei unibersitario, militante, apaizgai ta praillegaieri. Ugari ditugu, zorionez oietatik, eta euskal kulturara osoki murgiltzen badira, neurtu ezin alako ona egin lezateke.

Mendu berri bikañez aberastuko dute izkuntza ta Euskalerria.

Gai sakonak beti dute nekea. Jakindarrak garbiro dioten bezela, eztago euskal tradiziorik len aitatutako gaiak erabiltzeko. Beldur dira, lan askotxo astun eta gordin agertuko ote diran.

Bide berriak urratze lanak jakiñekoa du au guzia. Etsi etsian egon bear asterako. Sozioloji, ekonomi, erlijio literatura ta politika gaiak, gazteleraz ere ( kastellanoz ere ), irakurle jakiñak dituzte; arazo oietzaz ondo xamar jantzirik dauden irakurleak.

Gaiaren astuntasun eta gordintasunak baño zer pentsatu geiago ematen dit beste zerbaitxok. Guzia berri izan dedin nunbait Arantzazu'ko ikasleak zorioneko H letra gurdika darabilte. Konta eziñ ala arkituko dituzu goi be, ezker, eskubi. Euskalduna berez euskerarenganako ain zabarra izanik, eztiogu geure aldetik erreztasun geiegirik ematen. Irurogei urteko lana izan da euskal irakurleak gaurko ortografiara oitu-eraztea, ta orain, ez si ta ez no H ori irentsi bear nai badu ta ezpadu.

Olakorik!